Durangoko Azoka
Sortu denetik, 1965ean, Gerediaga elkarte antolatzaileak Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea du helburu Durangoko azokan. Urtero, euskalgintzan diharduten eragile eta euskaltzale guztien topagunea bihurtu da.
Urtez urte Durangoko azoka euskal kulturaren plaza nagusia bilakatu da, milaka bisitariren topagunea bihurtuz.
Durangoko azokak 300 bat stand biltzen ditu urtero. 2018an, adibidez, 115.000 bisitari zenbatu ziren. Egitarau anitza bezain aberatsa proposatzen da azokaren karietara (200 bat kultura ekitaldi): ikusgarri, kontzertu, hitzaldi, liburu aurkezpen, eztabaida, umeentzako ausagailu etabar.
Euskal kultur erakundearen eta Gerediaga elkartearen arteko partaidetzari esker, Iparraldeko euskal literatura eta musika arloko eragileen presentzia azkartuz joan da ere azken urte hauetan (ikus. Ipar Euskal Herriko egiturek Durangoko Azokan laguntzeko programa).

Azokaren 59. edizioa 2024ko abenduaren 4tik 8ra iraganen da.
Gehiago jakin

Euskal kultur erakundeak Iparraldeko editoreen berritasunak biltzen dituen katalogoa apailatzen du urtero.
Gehiago jakin
Historia
Gerediaga elkarteak Francoren diktadura garaian sortu zuen lehenengo Euskal Liburu eta Disko Azoka, 1965ean, Omiasaindu egunez, Andra Mariko elizpean. 19 erakusle izan zituen.
2003. urteaz geroz Landako Erakustazokan kokatua dago, baldintza duinetan. Izan ere, beste aldaketa bat ezagutu zuen 1980an, abenduko lehen festa egunetara pasatu baitzen.