Ipar Euskal Herriko egiturek Durangoko Azokan parte har dezaten jarraipen programa

Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, disketxeek eta ikus-entzunezko egiturek Durangoko Azokan parte hartzeko jarraipen programari esker, beren presentzia garatu eta iraunkortzen da eta bide batez, ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian.
Ipar Euskal Herriko egiturek Durangoko Azokan parte har dezaten jarraipen programa
2022ko Durangoko azoka © Lorentxa Saragueta

Ipar Euskal Herriko literatura, disko eta ikus-entzunezko ekoizpenaren distiradura

Bataz beste 120 000 bisitarirekin urte guziz, Durangoko Liburu eta Disko Azoka euskal kulturaren inguruko urteko hitzordu garrantzitsuenetariko bat dugugu. Urtero, 30 000 disko eta liburu aurkeztuak dira, gehien-gehienak euskarazkoak. Gaurko egunean, ipar Euskal Herriko ekoizpenak erreferentzia horien %10a ordezkatzen du.

Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen artean 2006an abiatu partaidetzari esker, argitaletxeek, disketxeek eta ikus-entzunezko egiturek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat ukaiten dute. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan (ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak, ...). Ondorioz, ipar Euskal Herriko idazleen eta artisten presentzia areagotu da azken urteotan. Bestalde, ipar Euskal Herriko ekoizpenaren ikusgarritasuna hobetzeko, denak eremu batean elkartuak izan dira. Gainera, EKE-k urtero ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogo bat egiten du, prentsaurreko batean aurkeztua dena eta ondotik lurraldeko liburutegi-mediateketan banatua dena. Berritasunen katalogo hau, urteko ipar Euskal Herriko liburu eta diskoen ekoizpena biltzen duen bakarra da eta horri esker ekoizpen hori agerian ezarria da.

Gerediaga elkartearekilako partaidetzaren bidez, hauek dira EKE-k dituen helburuak:

  • ipar Euskal Herriko argitaletxeek, disketxeek eta ikus-entzunezko egiturek Durangoko Azokan duten presentzia erraztea;
  • Azokan duten ikuspena handitzea;
  • ipar Euskal Herriko literatura, musika eta ikus-entzunezko ekoizpenari ikuspen hobea eskaintzea lurraldean.

Partaidea

Gehiago jakin