Euskal zinema
Euskal zinemaren bizitasuna eta kalitatea ez dira zalantzan emaiten ahal.
Horren lekuko, 2017an estreinatutako Jon Garaño eta Mikel Arregiren Handia filmak 100 000 ikusle bildu zituen Espainian. Epaimahaiaren sari berezia eta euskal zinemaren Irizar saria irabazi zituen 2017ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, eta ondotik, 13 Goya sarietako 10 irabazi zituen 2018ko otsailean.
Biziki dinamikoa izan arren, euskal zinema gutxiegi ezagutua da oraindik, besteak beste industriarik ez duelako eta Frantzian nahiz Espainian biziki bakanetan banatua baita.
Gabezia horiek gainditzeko, EKE-k euskal zinemaren hedapena eta sustapena laguntzen ditu badu jadanik zenbait urte.
EKE-k, euskal zinemaren banatzea Euskal Herria, Akitania-Berria eta Frantzia mailan Gabarra Films-en gain uzten du. Horrek aktibitate honen hobetzeko, emendatzeko eta iraunkortzeko ahala eman dio. Horrela, filmen zirkulazioa geletan optimizatua izan da, filmen atxikitzea denboran bermatua, eta filmen inguruko animazioa koordinatua.
Oinarrizko bi liburu euskal zinemari buruz
Euskal zinema
Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Joxean Fernández-ek idatzitako Euskal zinema dibulgazio liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi
Joxean Fernández-ek zuzendutako liburu kolektibo honek euskal zinemaren inguruko gogoeta osatu eta zehatza proposatzen du.
Gehiago jakinGai honetaz irakur ere
Euskal zinearen hedapena Frantzian: beharrak eta perspektibak - Caline Oscaby-k Euskal kultur erakundearen kondu egin ikerketa (frantsesez)
- La distribution du cinéma basque en France : besoins et perspectives (PDF)
Caline Oscaby - Euskal kultur erakundea - 2014ko urria