"Cinéma basque : trois générations de cinéastes" liburua salgai
Zinemagileen hiru belaunaldiren ibilbideak segituz, idazlan honek euskal zinemaren inguruko hausnarketa bat eskaintzen du. Oinarrizko testu hau lehen aldiz salgai da Iparraldeko liburu-dendetan.
Euskal kultur erakundea, Etxepare Institutua eta Euskadiko Filmategiaren sustenguz, Pimientos argitaletxearen Arteaz markak Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi liburuaren frantsesezko itzulpena argitaratu du.
Joxean Fernández-ek zuzendutako liburu kolektibo honek euskal zinemaren inguruko gogoeta osatu eta zehatza proposatzen du. Euskal Herriko Unibertsitateko uda ikastaroen baitan, 2014an, hainbat zinemagile, produktore, kritikari eta ikertzaile bildu ziren Euskadiko Filmategiak antolatu zuen bi eguneko sinposioan. Bilduma honek hitzaldi eta mahai-inguruen ondorioak aipatzen ditu.
Bildutako artikuluek zinemaren hainbat arlo ezberdin aztertzen dituzte, besteak beste, euskal zinemaren historia, bere izaera, euskara eta nortasun nazionala, industriaren egoera, baita Kimuak programaren garrantzia ere. Hiru belaunaldi horien arteko elkarrizketak agerian ematen ditu trantsizio garaitik hona euskal zinemak bizi izan zituen erronka eta norabide aldaketak.
- Prezioa: 25 euro
- Orrialde kopurua: 400
- Hizkuntza: frantsesa
- Argitaletxea: Arteaz – Pimientos
Xehetasunak
- Prentsa-agiria (PDF)
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)