Euskal dantza

Euskal dantza

Dantzak euskal nortasuna handizki adierazten du. Atzo eta egun, ez da arras arrazoi berdinentzat dantzatzen. Orain dantzari esker, jende ezberdinek sustraiak atzeman dezazkete eta mota askotako harremanak ukan.

Nonahi edo noiznahi emana izan dadin (norbera dantzari edo dantza talde batean, kanpoan edo barnean, molde tradizionalean edo gaurkotuan) dantza etengabe berritzen ari da.

Euskal dantza denbora berean teknikoa eta herrikoia da, bat-batekoa eta kulturala. Arketipoetan sartzen ez den jendarte baten aniztasuna erakusten du.

Bideo hau Euskal kultur erakundeak sortu duen Batekmila erakusketan aurkitzen da, orai sarean dagona www.euskalmunduak.com gunean.

Gehiago jakin