Euskal kultur erakundea
Euskal kultur erakundearen eginkizun nagusia euskal kulturaren garapenaren eta hedaduraren sustatzea da, daramatzan ekintzen eta laguntzen dituen egitasmo desberdinen bitartez.
Sortu zenetik, Uztaritzen du egoitza. Euskal kulturaren zaintzea, transmititzea eta hedatzea ditu lan ardatzak. EKE-k kultura elkarte kideak baditu eta egun guzietakoan laguntzen ditu. Elkarte horiek ikusgarrigintza, literatura, ondarea, entzun-ikus eta arte bisual alorretan ari dira.
Euskal kultur erakundeak kultura ekintzen eragile ere izan nahi du. Beraz, bere egitasmoak garatzen ditu, bere elkarteekin eta beste kideekin elkarlanean.
Ezohiko gobernantza
Euskal kultura, eragile nola amatur hala profesionalek sortzen, girotzen eta egunerokoan biziarazten dute, eta herritarrekin partekatzen; hainbat erakunde edo ekonomia munduko partaideek garatzen laguntzen dute. Sortu denetik, Euskal kultur erakundearen kudeantza moldea aktore ezberdin horien bateratzean oinarritua da, Administrazio kontseilu erabakitzailea aktore guzti horien ahotsa delarik.
Diziplina anitzetako lantalde aditu eta inplikatu batekin, Euskal kultur erakundea kultura edukien ekoizpenerako eta hedapenerako tresna bat da, bai eta ere euskal kulturaren ikerketa eta prospektiba laborategia.