Mintzoak.eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria
Mintzoak.eus Euskal kultur erakundeak sortu eta kudeatu plataforma numeriko bat da, Euskal kultur erakundeak berak edo Euskal Herriko beste eragile batzuek bildu ipar Euskal Herriko soinu edo ikus-entzunezko lekukotasunen hedapena errazteko asmoz.
Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria
Pirinio Atlantikoetako departamendu Artxibotegiarekilako partaidetza baten karietara, 2007az geroz, Euskal kultur erakundea ipar Euskal Herriko ahozko memoriari buruzko bi proiektu handitan lanean ari da:
- Ikus-entzunezko lekukotasunen bilketa eta artxibaketa (Eleketa programa);
- Soinu eta ikus-entzunezko fondo zaharren dokumentu-tratamendua.
Dinamika horren ildotik, Mintzoak.eus plataforma numerikoa sortu du 2016 urte bukaeran. Internet plataforma honen xedea EKE-k Eleketa programaren karietara bildu grabaketen eta beste artxibo fondo batzuetako ikus-entzunezko bildumen ezagutaraztea da.
Horrela, eragile ezberdinekin ehundu partaidetzei esker, bilketa lan andana bat baloratuak izan dira, hala nola:
- INA-ko "Maite Barnetche" fondoa;
- Badihardugu elkartearen "Ahotsak.eus" fondoa;
- Donibane Lohizuneko hiriaren memorio kolektiboari buruzko fondoa;
- Berlingo Etnologia Museoaren eta Humboldt Unibertsitatearen euskal gerla presoen grabaketen fondoa (1916-1917).
Mintzoak.eus atariaren bidez, hona EKE-k finkaturiko helburuak:
- bere ikus-entzunezko fondoak edo behar diren baimenak izanez gero, beste fondo batzuk sarean eskuragarri ezartzea;
- EKE-ren egoitzan kontsultagarri diren ikus-entzunezko bildumetako kopiak biltzen dituen katalogo numeriko elebiduna publikoaren esku ezartzea;
- bildumak dituztenei plataforma bat eskaintzea ipar Euskal Herrian bildu lekukotasunak publikoaren esku utz ditzaten.
Ataria zenbakitan (2023)
- 1078 grabaketa baino gehiago
- Ipar Euskal Herriko 132 herri baino gehiagotan banatu 910 lekukoen fitxa
- 5898 lekukotasun sekuentzia baino gehiago
Partaideak
- Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegia
- Badihardugu elkartea
- Institut National de l’Audiovisuel (INA - Pirinio-Tolosako ordezkaritza)
- Berlingo Etnologia Museoa (Phonogramm-Archiv)
- Berlingo Humboldt Unibertsitatea (Lautarchiv)
- Donibane Lohizuneko Hiria