Erakusketa ibiltariak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Erakusketa horiek alokatzen dira.
Erakusketa ibiltariak
SOKA erakusketa © Johan Morin

Euskal kulturaren ezagutarazteko tresnak

Azken 20 urteotan, Euskal kultur erakundeak trebetasun bereziak garatu ditu euskal kulturari buruzko erakusketa ibiltari tematikoen ekoizteko eta kudeatzeko. Zabalkunde euskarri horiek multimedian eta interaktibitatean oinarritzen dira. Bestalde, EKE-ren erakusketak lurraldeen animazio tresna paregabeak dira ere, ekitaldi ezberdinak antolatzeko parada eskaintzen baidute (eskolendako bisitak, bisita gidatuak, mintzaldiak, ikusgarriak, kontzertuak, …). Horietarik batzuek balorapen berezia ukan dute sarean.

Erakusketa berria
EKE-k ko-ekoiztutako erakusketa artistikoak
  • Bazterrak (2018) | Produkzioa: Patxi Laskarai - EKE
  • Zeihar soak (2017) | Produkzioa: Titika Rekalt - EKE
  • In Varietate Concordia (2017) | Produkzioa: Marga Berra Zubieta - EKE
  • Dantza izpiak (2015...) | Produkzioa: Gabrielle Duplantier - EKE
  • Hitzenea (2013...) | Produkzioa: Oskar Alegria - EKE
  • Herri ixilean (2010...) | Produkzioa: Jon Cazenave - Getxophoto - EKE

Gehiago jakin

EKE-k 1997tik ekoiztutako erakusketak (erakusketa hauek ez dira gehiago ibiltaritzarako eskainiak)