Elkarte-kideei zuzendutako egitasmo deialdia

Urtero, urrian, Euskal kultur erakundeak ondoko urterako partaidetza eskaera txostena helarazten die urtesaria ordaindu duten elkartekideei.

Nahi duten elkarteek azaro erditsu arte dute (egun zehatza partaidetza eskaera orrian zehaztua da) txosten osatua helarazteko. Epez kanpo edo osatugabe igorritako txostena ez da onartzen.

Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkarte-kideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela.

Ondotik, EKE-ko lantalde profesionalak txostenak ikertzen ditu. Hautatuak diren proiektuak Administrazio kontseiluari aurkeztuak dira eta honek behin betiko erabakitzen du laguntza ematen denez. Orduan, elkarteei emailez erantzuten zaie haien eskaerari buruz. 

Proiektua hautatua bada, EKE-k partaidetza hitzarmen bat igortzen dio elkarteari. Partaidetza hitzarmena izenpetua itzuli eta, EKE-k dirulaguntzaren %70a ordaintzen dio elkarteari. Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzen da elkarteak ekintzen bilduma, diru konduak eta egiaztagiriak igorri ondotik, berantenaz ondoko urteko uztailaren 31n. Epe hori iragan eta, elkarteak ez du azken zati hori eskuratzen ahalko. Halaber, ez du partaidetza eskaera berririk egiten ahalko ondoko urtearentzat.

Egutegia

  • Txostenen igorketa elkartekideei emailez eta horien EKEri helarazteko epearen irekitzea: urrian
  • Txostenen helarazteko epea: azaroan
  • Txostenen azterketa: azarotik urtarrilera
  • Hautatuek diren proiektuen aurkezpena EKEko Administrazio kontseiluari eta bozkatzea: urtarril/otsailean
  • Emaitzen komunikazioa: otsailean (elkarteek onarpenaren edo ezezkoaren berri emailez ukaiten dute)

Gehiago jakin