Bi aldeen betebehar orokorrak

Elkarteak hitzematen du:

  • Proiektuaren aitzinamenduaren berri ematea EKE-ri.
  • Proiektua sortzeko eta gauzatzeko behar diren urrats guziak betezea (baimenen lortzea; gastu guzien ordaintzea, fiskalak, sozialak eta egile eskubideak barne; beharrezko asurantzak hartzea…). Elkartea, proiektuaren arduradun bakarra da. EKE-ren erantzukizuna ezingo da edozein arrazoirengatik bilatu.
  • EKE-rekin duen partaidetza aipatzea eta EKE-ren logotipoa jartzea lagundua den proiektuaren komunikazio edo informazioa euskarri guzietan.
  • EKE-ri komunikaziorako beharrezkoak diren elementuak ematea: deskribapen elebiduna, data(k), kokapena(k), ordua(k), irudia(k)…
  • EKE lagundutako ekitaldira gomitatzea edo EKE-ri sortutako euskarriaren kopia ematea.
  • Ekitaldia obratu ondoan eta berantenaz 2025eko uztailaren 31ko, ekintzen bilduma, diru konduak eta egiaztagiriak EKE-ri igortzea.
  • EKE-ko Biltzar Nagusian parte hartzea.

Euskal kultur erakundeak hitzematen du:

  • Bere laguntza ematea, hitzarmen honen 2. artikuluan idatzi eta adostu bezala.
  • Bere laguntza eskaintzea proiektua sortzeko edota gauzatzeko.
  • Dituen baliabide guzien bidez proiektuaren berri ematea (eke.eus-eko agenda eta berripapera, sare sozialak).
  • Elkartea bere Biltzar Nagusira gomitatzea.