Gaia(k):

Jon Iruretagoyena - "Mintzaldi dantzatua"

Jon Iruretagoyena - "Mintzaldi dantzatua"
Jon Iruretagoyena (argazkia: EKE)

"Nondik Nora… Xiberotar dantza Maisuen istorioak 18.mendean"

Hitzaldi hau ezin da gehiago programatu

Jon Iruretagoyenaren eskutik 8 dantzarik lagundurik

Xiberotar teknika urteetan ikasten aritu ondoren, Jon Iruretagoyena ohartu zen dantza klase eta mota horren erroetara joz, haren interpretazioa aldatuko zuela. Jakin-minak eta pasioak gidaturik, euskal kulturaren altxor ederrenetariko baten sustrai eta aldaera guziak ikertzen hasi zen : xiberotar dantza. Mintzaldi honetan, etengabe aldatzen doan dantza mota horretan murgiltzera gomitatzen gaitu. Ohiko zirkuluko dantzatik abiatuz, Erregearen dantza Akademiaren sortzeraino, Operako lehen “bakarkako” dantzarien ekarpenaren azterketa, Europan dantzak ezagutu bihurgune handia kontra dantzaren sartzearekin, ... elementu guzi hauek bilduz, Jonek armadako dantza Maisuen garaiarainoko bide luzea ber-osatu ahal izan du: 19. mendearen bukaeran haien sorterrietara itzultzean, Dantza Maisu haiek, gure maskaradak sakonki aldatu zituzten. Dantza emanaldi-Maskarada bilakaturik, gaur egun ikusten ditugun maskaradeek ez dute lehengoekin zer ikustekorik. Dantzariz lagunduriko mintzaldi horrekin, Jonek joera ezberdinetaz osaturiko gaurko dantza mota horren ezagutzera gomitatuko gaitu.

Gehiago jakin

Harremana

Gehiago jakin