Herri Ixilean

Herri Ixilean
Argazkia: Jon Cazenave

Cazenave abizenaren sustraietara: "Herri ixilean" erakusketaren asmoa Cazenave abizenaren jatorrian oinarritzen da. Gaskoia izanik, Ipar Euskal Herrian hedatua da. Jon Cazenave argazkilari donostiarra Iparraldean barna ibili da eta bidaia honen irudiak, xuri-beltzez, eskaintzen dizkigu. Biarnoan, Salies herriko "Cazenave" auzoan abiaturik, Zuberora joan da Junes Casenave apeza eta euskal idazle jakintsunaren gana. Probintzia honen errealitatea eta ohidurak nolazpait bereganaturik, Nafarroa Beherea eta Lapurdi zeharkatu ditu, abizen bereko pertsona batzuk ezagutuz. Bakardadean ingurumenarekin hizketan, argazkilariak Iparraldearen bizimuina nahi izan du hunkitu. Nolabait "Cazenave" arrotz bat euskaldunen lurrean txertatzea eta Euskal Herriaren parte senditzea lortu du. ''Herri ixilean'', xuri ta beltzezko 30 argazkiz osaturiko erakusketa liluragarria da.

Gehiago jakin

Fitxa teknikoa

  • 30 argazki (formatu ezberdinetan, arinak)
  • Publikoa : denentza
  • Asegurantzaren balorea : 20 000 euro (600 euro argazki bana)

Gehiago jakin

Harremana