Jon Cazenave: ''Herri ixilean'' erakusketa

Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak, Getxophoto-ren zuzendaritzapean, ''Herri ixilean'' Jon Cazenave argazkilariaren erakusketa berria antolatu dute.

Getxon 2010eko "Iparra galdu gabe!" kulturaldian estreinatua izan ondoan, Iparraldean aurkeztua izanen da 2011 urtean zehar.

"Herri ixilean"
"Herri ixilean"

Cazenave abizenaren sustraietara

"Herri ixilean" erakusketaren asmoa Cazenave abizenaren jatorrian oinarritzen da. Gaskoia izanik, Ipar Euskal Herrian hedatua da.

Jon Cazenave argazkilari donostiarra Iparraldean barna ibili da eta bidai honen irudiak, xuri-beltzez, eskaintzen dizkigu.

Biarnoan, Salies-de-Béarn herriko "Cazenave" auzoan abiaturik, Zuberora joan da Junes Casenave apeza eta euskal idazle jakintsunaren gana. Probintzia honen errealitatea eta ohidurak nolazpait bereganaturik, Nafarroa Beherea eta Lapurdi zeharkatu ditu, abizen bereko pertsona batzuk ezagutuz.

Bakardadean ingurumenarekin hizketan, argazkilariak Iparraldearen bizimuina nahi izan du hunkitu. Nolabait "Cazenave" arrotz bat euskaldunen lurrean txertatzea eta Euskal Herriaren parte senditzea lortu du.

''Herri ixilean'', 30 argazkiz osaturiko erakusketa liluragarria, baitezpada ikustekoa.

Erakusketaren ekoizleak

  • Euskal kultur erakundea
  • Getxoko Udala

Zuzendaritza artistikoa

  • Getxophoto

Jon Cazenave
Jon Cazenave (1978, Donostia), lanbidez ekonomilaria da. 2006an erabaki zuen bihurgune bat hartzea eta argazkigintzan aritzea. Hasieratik argazkigintza dokumentalarekiko interesa zuela, lehen Magnum Workshop-ean parte hartzeko hautatua izan zen eta Pep Bonet (NOOR Images), Christopher Anderson edo Paolo Pellegrin (Magnum Photos) argazkilariekin ikasi zuen. PDN Photo Award saria lortzeak ospea eman zion bere lanari. 2008an, Gervasio Sánchez-ek zuzendutako Albarracin-eko Argazki-kazetaritza Mintegiko Beka hartu zuen eta 2009an, Talent Latent SCAN festibalerako izendatua izan zen. Bere lana El País, Interviú, El Diario Vasco, Newsweek eta The Boston Review bezalako hedabideetan argitaratua izan da. Gaur egun, euskal herritarrei buruzko epe luzerako proiektu bat eramaten du.