Euskal kulturaren inguruko informazioa eta sentsibilizazioa EKE-ren politikaren ezinbesteko atala da. Kultura arartekolaritzaren alorrean eramaten dituen ekintzak publiko ezberdinei zuzentzen dira eta bi ardatz nagusiren arabera deklinatzen dira:
sentsibilizazio ekintzen eta tresnen plantan ezartzea;
EKE-ren xedea da pertsona bakoitzak tresna eta baliabide batzuk erabiltzeko parada ukan dezan bere kultura pertsonalaren aberasteko.
EKE-ren misioetatik bat publiko ezberdinen (publiko zabala, ikasleak, irakurketa publikoko profesionalak, …) interesa eta jakin-mina piztea da euskal kulturarentzat. Izan dadin mintzaldi batean parte hartuz, erakusketa bat bisitatuz edo eskuko telefonoa erabiliz, EKEren xedea da pertsona bakoitzak tresna eta baliabide batzuk erabiltzeko parada ukan dezan bere kultura pertsonalaren aberasteko. Horretarako, ez da bakarrik ari. Proiektu horiek kultura, heziketa edo dokumentazio alorreko bere partaide naturalekin eraikitzen ditu. Ondorioz, badu zenbait urte EKE ondoko ekintzetan engaiatua dela:
irakurketa publikoaren profesionalei, baina ere Maurice Ravel Kontserbatorioko irakasle eta ikasleei zuzendu euskal kulturaren sentsibilizazio egunen ko-antolaketa;
publiko zabalari zuzendu mintzaldi batzuen ko-programazioa gai ezberdinei buruz;
kultura aktualitatearen balorizazioa eta editorializazioa bere webgunearen eta sare sozialen bidez (ikus Estrategia numeriko bat garatzea atala).
Partaideen jarraipena eta mobilizazioa
Euskarazko eta euskal kulturaren ganako heziketa artistikoa sustatzeko helburuarekin, eta ondorioz, eskola barneko eta kanpoko kultura bizia aberasteko asmoz, EKE partaide ezberdinen koordinazio lan batean abiatu da dinamika berri bat sustatu nahiz.
Harpetarra filmaren afitxa - 2018ko Zineskola
Horrela, irakasleen eta euskarazko edota euskal kulturaren inguruko heziketa tailerrak ikasleei eskaintzen dituzten kultura eragileen edo lurraldeko mediateken laguntzeko, EKE besteak beste honela inplikatzen da: