Sortak sortuz

Bertsu-eskolen sormen lana entzungai
Bertsu-eskoletan 2010-2011 ikasturtean egindako lana bistaratzeko eta haurrek kantu bat sortzen gozatzeko, bertso-eskolek disko bat osatu dute. Bertsu-eskoletako kide guziei banatuko zaie.
“Sortak sortuz” diskoak musikatutako 8 bertsu sorta biltzen ditu. Musika eta grabazio lanetan Odei Barroso eta Aimar Karrika ari izanak dira. Parte hartu duten bertsu-eskolak honako hauek dira:
- Baiona (Lizeoa eta ikastola)
- Azkaine
- Hendaia
- Kanbo (kolegioa eta ikastola)
- Sara
- Larzabale
Halako ekimen bat abian ematen den lehen aldia da eta Bertsularien lagunak elkarteak eraman du aitzina. Egitasmoak Euskal kultur erakundearen laguntza eskuratu du “Hogei’ta” programa kari.