Soinu paisaiak
Argazkien eta soinuen bidegurutzean
Soinu Paisaiak erakusketak Biarritzeko eta Donostiako 18 gaztetxok egindako lanen emaitza biltzen du. Argazkilari batek eta fonografista batek zuzendurik, 8 eta 15 urte bitarteko haur hauek bi tailerretan parte hartu dute. Batzuk Donostiako Cristina Enea parkea eta haren inguruetan ibili dira, eta bertzeak Biarritzeko hirian eta Itsasuko herrian. Azkenik, bi taldeek Donostian bat egin dute esperientziaren berri elkarri emateko eta erakusketa hau prestatzeko.
Desmartxa
Soinu eta irudi ehizan ibili diren bitartean, haurrek beren soinu inguruneari buruz hausnartzeko aukera izan dute, paisaiak deskribituz, beraien sentimenduak adieraziz, begiratuz... eta batez ere entzunez. Norberak bere sentsibilitatetik, beren kultura eta paisaiari buruzko lekukotasuna eskaini ahal izan du. Haurrei tailerrean gertatu bezala, soinu, irudi eta hitzen arteko elkarreragite modu desberdinak agertuko zaizkio bisitariari. Entzute ariketa original honen bitartez, gure eguneroko bizian aurkitzen ditugun eta maiz garrantzi gutti ematen diegun soinu paisaiei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen gaitu "Soinu paisaiak" egitasmoak.
Argazki eta soinu muntaketak
Making off
Erakusketa Biarritzen
2011ko apirilaren 1etik 30era, Biarritzeko Mediatekan.
- Argazki gehiago: ikus hemen Workshop Cristina Enea
Gehiago jakin
Animatzaileak eta parte hartzaileak
Egitasmoaren partaideak:
Egitasmoaren animatzaileak
- Gabrielle Duplantier (argazkilaria)
- Stéphane Garin (fonografista)
- Asier Gogortza (argazkilaria)
- Iñigo Telletxea (fonografista)
Koordinazioa
- Xabier Erkizia (Audiolab-Arteleku)
- Irudi saila - Biarritzeko Mediateka