Gaia(k):

"Itzal Aktiboa" Saria

"Itzal Aktiboa" Saria
2011n saristatu zen obra: Zaloa Ipiña Bidaurrazaga

Gazte sorkuntza garaikidearen saria

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatzen du.

Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea da.

Itzal Aktiboa elkarteak, lehiaketaren baitan hautaturiko bost artisten (edo artista kolektiboen) obren erakusketa kolektiboa antolatzen du, Donibane Garaziko 3 lekutan.

Lehiaketarako, bitarteko guztiak onartuak dira: izan arte plastikoko ohiko sailak (eskultura, margoa, argazkia, etab.) ala arte kontzeptuala, instalazioak, bideoa, etab. Lehiaketa, Euskal Herrian (edozein lurraldetan) bizi eta lan egiten duten artistei irekia da.

Gehiago jakin

Edizioak