Verónica Domingo Alonsok eskuratu du 2013ko Itzal Aktiboa saria

Veronica Domingo Alonso, 24 urteko Getxotarra (Bizkaia), EHUko Arte Ederretako fakultateko lizentziadunak, paperean tinta beltzez egindako diptikoa aurkeztu zuen. "Entre los pliegues de la luz" ("Argiaren tolesen artean"), Monoprint teknikaren bidez egina da eta Pablo González de Langarika euskal olerkariaren idazlanetan oinarritua da.

Bigarren saria, 800 euroko Donibane Garaziko hiriarena, Thomas Loyatho 29 urteko Hazpandarraren eskuetara joan da, "Arrasortzea" aurkeztu zuen margoari esker. Epaimahaiak "ukaezinezko kalitate piktorikoa, aktualitateko irudietatik birsortzearen ideiarekin, eta oroimenaren desfigurazio eta eraustea mugimenduan" saritu nahi izan du.

Hirugarren saria, Kanarietako Lanzarote uhartean artista egonaldia den Nautilus-Lanzarote saria, Béranger Laymond 31 urteko Bidartarrari eskaini zaio, "En attendant mieux" ("hobea igurikatuz") izeneko instalazioarentzat. Kartoi-lumaz egindako instalazioak mundu utopiko baten isla izan nahi du. Epaimahai kideak, "instalazioaren originaltasuna, espazioaren okupazioa eta okupazio eza, eta asmaturiko arkitektura paisaiaren eraikuntzak" harritu ditu.

Pantxoa Etchegoin buru zuen epaimahaiak ondoko kideak zituen: Marie-Claude Berger, arte historialaria ; Frédéric Duprat, Itsasbazterreko eta Aturri aldeko hiriguneko Arte Eskolako zuzendaria; Christine Etchevers, margolaria ; Michel de Jaureguiberry, bildumaria ; Ismael Manterola, arte historialaria eta EHUko irakaslea Bilbon ; Iñaki Olazabal, eskultorea ; eta Antón Piñel, bildumaria eta meszena.

Bost finalisten obrak Donibane Garaziko azpezpikuen presondegian ikusgai dira 2013ko azaroaren 3a arte – egunero asteartetan salbu, 11:00etatik 12:30ra eta 14:30etatik 18:30etara, sarrera dohainik delarik.

Xehetasunak