Donibane Lohizuneko baratze botanikoan Odei Barroso bertsulariarekin
"Baratzeko hitzak"
Odei Barroso bertsulari gazteak, 2013-2014 ikasturtean lau sasoien araberako bertsu eta testuak idatzi ditu, Donibane Lohizuneko baratze botanikoaren erdian lore eta landaretaz bere gogoa hazten zuelarik.
2014ko abenduan testu horiek liburu batean bilduak izanen dira.
2014ko irailaren 20an ibilaldi bat proposatu zuen baratzean, artetan bertsu zenbait emanez edo poesia eta testuak irakurriz. Halaber, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bertsu eskoletako gazteek arratsalde horretan parte hartu zuten.