Sorkuntza-egonaldiak gizarteratzeko eredu berriak bultzatzeari ekin diote Donostia kultura, EKE eta DSS2016 erakundeek "Lloba" eta "Ka dira" ekimenekin

Donostia Kulturak, Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia 2016k bat egin dute "Ka dira" eta "Lloba" izeneko egitasmoetan.

"Ka dira" (Elirale konpainia)

Sorkuntza eta kultur sozializazio egitasmoa
Egia Kultur Etxea

Lan hau osatzeko Elirale konpainiak hainbat eguneko bi egonaldi egin ditu Egia Kultur Etxean: bata irailaren 16tik 20ra eta bestea urriaren 14tik eta 16ra. Horrez gain, sortutako antzezlanaren aurkezpen ofiziala egin aurretik, hainbat tailer antolatu dituzte. Sorkuntza-prozesu horren guztiaren emaitza izango den antzezlana urte amaieran aurkeztuko dute jendaurrean: 2013ko abenduaren 26an, 18:00etan, Egia Kultur Etxean bertan.

 

"Lloba" (Moï Moï kolektiboa)

Sorkuntza eta kultur sozializazio egitasmoa
Intxaurrondo Kultur Etxea

"Lloba" egitasmoa 2013ko azaroaren 23an aurkeztuko da lehen aldiz Hego Euskal Herrian Intxaurrondo Kultur Etxean. Ikuskizunak 40 minutu inguru irauten ditu eta bederatzi zatitan banatzen da. Lan hau osatzeko Moï Moï kolektiboak astebeteko egonaldi bat egin zuen urriaren 14tik 18ra, Intxaurrondo Kultur Etxean. Horrez gain, sortutako ikuskizunaren aurkezpen ofiziala egin aurretik, Lauaizeta Ikastolako ikasleekin musika elektronikoaren inguruko tailerra antolatu da.

Xehetasunak