"Lloba"

EKE-ren eta Biarritzeko Atabal-en ekimenez antolatu "Hogei'ta - Gaurko musikak & irudia" deialdiaren karietara hautatua izan da "Lloba" sorkuntza.

Euskal kultur erakundearen "Hogei’ta" programaren karietara 2013an abiatu "Gaurko musikak eta Irudia" proiektu deialdiak Iparraldeko, Akitaniako, Euskadiko, Nafarroako, Midi-Pyrénées-ko eta Ameriketako Estatu Batuetako artisten edo artista kolektiboen 16 proposamen bildu zituen.

Azkenean Txomin Ugartemendiak (Panda Valium) eta Ainhoa Datcharryk bultzatu eta MoïMoï eta Baxter And Rojosek koekoiztu "Lloba" egitasmoa hautatua izan zen.

"Lloba" ikuskizun bat baino gehiago da: zinezko euskal kulturaren sorkuntza eta berrinterpretazio laborategia da. Tauladaren gainean show garaikide bat da garatu, gaur egungo musikak, dantzak, marrazkiak, aitzinako materiak bideo eta beste teknologiak uztartzen dituena, euskal mitologia ikuspegi berri batekin ezagut dezagun.

Hiru ardatz hauek (musika, dantza eta bideoa) bat egiten dute guri historia bat kontatzeko: Lloba deitu pertsonaiak biziko duen errito iniziatikoa, heldutasunera iragaiteko garaian. Biziko duen iniziazio erritoa ez da lasaia, hain da irudikatzen duena milurteko praktika batzuei lotu sinboliko batez betea. Hor, oihan horretan, bigarren sortze bat prestatzen da...

Ikuskizunak 40 minutu inguru irauten ditu eta bederatzi zatitan banatzen da.

Ikusgarria 2013ko azaroaren 22an aurkeztua izanen da lehen aldiz Biarritzeko Atabal gelan (ikus ere sorkuntzaren prestatze lanen karietara egindako argazkiak, Bidarten, Baleapop festibalaren karietara, 2013ko agorrilaren 10ean).

Bestalde "Lloba" sortze-egonaldia Atabalen iraganen da 2013ko azaroaren 18tik 22ra.

Elkarrizketa

"Errespetu-desmartxa bat ukan dugu oinarriarekiko, tradizioarekiko, erritualarekiko, funtsezko abiapuntua izan baita kulturaren zati xehe hori digeritzeko, deskonposatzeko, eta berrinterpretatzeko"

Pierre Lafitte Moï Moï kolektiboko kide eta "Lloba" egitasmoaren koordinatzaileak "Lloba" ikuskizuna du hemen aurkezten. 2013ko azaroaren 22an plazaratuko den sorkuntza.

[+] Irakur erreportaia