Kultura egituren arteko lankidetzaren erronken inguruko jarraikitze kolektiboa

2020/06/16

Euskal kultur erakundeak, Pirinio-Atlantikoetako tokiko jarraipen dispositiboarekin partaidetzan, jarraikitze kolektibo berri bat proposatzen die bere elkarte-kideei. Gaia: kultura egituren arteko lankidetzaren erronkak. Jarraikitze hori urririk izanen da eta EKE-ko Uztaritzeko egoitzan iraganen da. Kasu! Leku kopurua mugatua da eta izen emate formularioa uztailaren 10a aitzin itzuli behar da.

Kultura egituren arteko lankidetzaren erronken inguruko jarraikitze kolektiboa
© Jose Valderrey - Dantzan CC-BY-SA

Kultura egiturek neurri batean elkar ezagutzen dute, eta batzuetan, zeharkako proiektu kolektiboak garatzen dituzte. Lankidetza garapen palanka izan daiteke kultura egiturentzat, baina, lehenik eta behin, erronkak ulertu eta ezagutu behar dira, egitasmo amankomuna nola koordinatu jakiteko eta proiektuan parte hartzen duten egiturek haien tokia atzeman dezaten, eta lankidetzan inplikatuak senti daitezen, egile gisa eta proiektu artistikoaren probetxurako.

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, Euskal kultur erakundeak, Pirinio-Atlantikoetako tokiko jarraipen dispositiboa (DLA) eramaten duen Profession Sports et Loisirs 64 egiturarekin partaidetzan, "Kultura egituren arteko lankidetzaren erronkak" gaiaren inguruan, jarraikitze kolektibo bat proposatzen die bere elkarte-kideei. Helburua egiturei tresna eta lan metodo eraginkorren eskaintzea da, egiturek erreferentzia esparru amankomun bat ukan dezaten (ikus egitaraua).

Jarraikitze kolektibo hau 4 egunez iraganen da EKE-ko Uztaritzeko egoitzan:

  • irailaren 25ean
  • urriaren 5ean
  • azaroaren 12an
  • abenduaren 7an

Kasu! Leku kopurua mugatua da eta aholkatzen da jarraikitze osoa segitzea ekarpen teorikoaren eta praktikoaren arteko koherentzia bermatzeko.

Parte hartzea urririk da. Parte hartzeko interesa duten elkarteek izen-emate formularioa uztailaren 10a aitzin itzuli beharko dute mailez (dla64@profession-sport-loisirs.fr).

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)