Kultura elkarteen sostengatzea
Sorkuntza artistikoa eta kulturaren praktika eta eskuragarritasuna laguntzen dituzten ekintza ezberdinak balorizatu eta sostengatzeko asmoz, sortzetik beretik, EKE-k euskal kulturaren alorrean ari diren Ipar Euskal Herriko elkarteak sostengatzen ditu beren proiektuak gauzatzen (laguntza teknikoa, aholkuak, sarean ezartzea, dirulaguntza, laguntza komunikazio mailan).
Elkarte dinamika Euskal Herriaren berezitasun bat da. Horrela, amaturrek, profesionaltasunaren bidean diren artistek edo profesionalek, bolondresek ala soldatadunek eramaten duten kultura eskaintza opari horren laguntzeko, EKE-k bi laguntza mota proposatzen dizkie bere elkarte-kideei, laguntza teknikoa & dira laguntza alde batetik eta informazio gaualdiak & jarraipen kolektiboa bestetik.
Laguntza teknikoa eta diru laguntza
EKE-k bere elkarte-kideentzat daukan tekniko eta diru sostengu dispositiboaren xedea, sorkuntzaren, hedapenaren, praktika edo arartekolaritza artistikoaren, ondarearen balorizazioaren eta orokorki euskal kultura aberastasunen eskuragarritasunaren aldeko kultura ekintzak sostengatzen dituzten proiektuak laguntzea da. Horrela, urtero, proiektu deialdi baten bidez, EKE-k ehun bat egitasmo ezberdin hautatu eta sostengatzen ditu.
Informazio gaualdiak eta jarraipen kolektibo bat
Elkarte-kideen beharrei erantzuteko, izan dadin eguneroko kudeaketaz ala beren proiektuen garatzeko diren dispositibo ezberdinetaz, 2011z geroz, EKE-k informazio programa bat plantan ezarri du. Informazio bilkura ezberdinak izaten dira eta urteko jarraipen kolektibo bat. Horretarako, EKE DLA dispositiboan (Tokiko jarraipen dispositiboa) oinarritzen da.