"Itsasturiak" erakusketa Zarautzen
Donibane Lohizunen, Biarritzen, Baionan, Irisarrin, Bilbon eta Hendaian ibili ondoren,"Itsaturiak" multimedia erakusketa oraingoan Zarautzen ikusgai izanen da.
Hiru hizkuntzatan - euskaraz, frantsesez eta gazteleraz - portuaren eta arrantzaren gora-beherak ezagutu dituzten jendeen lekukotasunetan oinarritzen da lehen-lehenik. Lekukotasun horiek Euskal kultur erakundeak bildu zituen 2010. urtean, bideo-elkarrizketa modura, bere "Eleketa" ahozko memoriaren bilketa kari (Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra ekimen honen obragintzalaria zelarik).
Erakutsiak diren dokumentu ezberdinak norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira.
Horien osagarri, Sébastien Husté argazkilariaren arrantzaleen erretratuek erakusgela apaintzen dute baita ere Séverine Dabadie-k "Airosa" arrainontziaz egindakoak.
Bestalde erakusketan ikusgai diren itsasturien lekukotasunak eta beraien biografiak sarean kontsultagarri dira ere www.eke.org atarian.
Bisita ordutegiak : Egunero : 18:00-20:00. Sartzea urririk.