"Itsasturiak" erakusketa Hendaian
Donibane Lohizunen, Biarritzen, Baionan, Irisarrin eta Bilbon ibili ondoren Hendaian ikusgai izanen da "Itsaturiak" multimedia erakusketa.
Hiru hizkuntzatan (euskaraz, frantsesez eta gazteleraz), itsasturien mundua hobeki ulertzeko parada eskaintzen du, portua eta arrantza bizi izan duten lekukotasunen eta ixtorien bidez (argitaratu gabeko 72 zati, filmaturiko 6 oren elkarrizketa) : marinelak berak, baina ere beren emazteak edota segitzen zituzten erizainak. Bakoitzak bere erritmoan, ixtorio horiek ezagutuko ditu, lekukoek berek eskaini artxibo argazkien bidez eta multimedia euskarrietan ikusgai diren bideo ezberdinetan. Gure kultura ondarearen bihotzean dagoen arrantza hobeki ezagutzeko parada.
Bisita ordutegiak : Asteartetik ostiralera : 16:00-19:00 / Larunbatean : 10:00-13:00 eta 15:00-19:00. Sartzea urririk.
Bestalde, erakusketaren bisita gidatuak antolatuak dira irailaren 14an bai eta mintzaldiak Jean-François Larralde-rekin 19an, eta Andoni Etxarri-rekin 24 eta 26an.