Iparraldea Bertan: ipar Euskal Herriko artistak Donostian
Osasun krisiak azpikoz gora ezarri duen 2020ko edizioaren ondotik eta testuingurua korapilatsua bezain zalantzazkoa izanik ere, Iparraldea Bertan zikloaren 20. edizioa martxoan iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskal kultur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, hainbat kontzertu eta ikusgarri eskainiko ditu, bai eta film proiekzio bat ere. Antolatuak diren ekitaldi guziak zuzenean ikusgai izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
Iparraldeko artisten sorkuntzak aitzinean emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleeri ezagutaraztea du helburu.
Aurten ere, nahiz eta osasun krisia izan, ipar Euskal Herriko artistek Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian arituko dira martxoko ostegun arrats guziz, arratseko 19:00etan:
- Martxoaren 4an: Kattalin Indaburu, Maider Cigarroa eta Philippe Albor hirukotearen kontzertua
- Martxoaren 11n: Hala izan ala ez izan ikusgarria
- Martxoaren 18an: Eleketa programaren aurkezpena eta Libertatea laburmetraiaren proiekzioa
- Martxoaren 25ean: Lauburu taldearen kontzertua
Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak interneten bidez zuzenean segitzen ahalko direla hemen klikatuz.
Xehetasunak
- Egitarau osoa (PDF)
- Bertara joateko baitezpadakoa da aitzinetik izena ematea: Koldo Mitxelena Kulturunea - programazioa@gipuzkoa.eus / +34 943 11 28 93
- Harremana: Maitane Hernandez (EKE) - maitane.hernandez@eke.eus / 05 59 93 06 84
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)