Kattalin Indaburu, Maider Cigarroa eta Philippe Albor hirukotea
Bost kideetaz osatu GuraShow taldetik etortzen dira Philippe Albor, Maider Cigarroa eta Kattalin Indaburu. Talde hortan emaiten dituzten kantu batzu emanen dituzte, bainan nagusiki, hirukoteak, bakotxak bere kantu unibertsotik atera kantuak eskainiko dituzte, bakarrik, bikoteka edo hiruek elgarrekin, izan kantu herrikoi, euskal poetenak edo berdin sorkuntzak… Helburua dute kantua eta musikaren partekatzea, denen plazerrarentzat.
Xehetasunak
- Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturik, Iparraldea Bertan zikloaren karietara
- Koldo Mitxelena Kulturunea: +34 943 11 28 93 / programazioa@gipuzkoa.eus
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)