Ibilki programaren 8. edizioa bidean da

2021/03/01

Covid-19 izurritea izanik ere, Euskal kultur erakundeak ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde eramaten duen lana segitzen du azkarki eta Ibilki programaren zortzigarren edizioaren edukia aurkezten du gaur. Gobernuaren erabakiek ahalbidetuko dutelakoan, maiatza bukaera arte, publikoak euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko aukera berri bat izanen du Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen, Baigorrin eta Donibane Lohizunen antolatu zortzi antzezlanen bidez.

Ibilki programaren 8. edizioa bidean da

Arte eszenikoen hedapena hobeki laguntzeko eta euskarazko antzerkiarentzat ipar Euskal Herri mailako egiazko hedapen ibilbide bat osatzeko asmoz, EKE-k Ibilki programa abiatu du 2013an. Programa honek hirien interesa piztu du eta gero eta gehiago dira bat egin nahi dutenak. Hori dela eta, 2021. urtearen lehen zatian, Azkaine, Baiona, Bidarte, Ziburu, Hendaia, Maule, Baigorri eta Donibane Lohizuneko hiriek ikusgarri bat edo gehiago eskainiko dituzte geletan ala toki publikoetan.

Korapilatsua bezain zalantzazkoa den testuinguru batean, Euskal kultur erakundeak programa honetan parte hartzen duten konpaniei eta herriko etxeei bere laguntza ukanen dutela ziurtatu nahi die, kultura eta gizarte loturak sekulan baino beharrezkoagoak diren garai hauetan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)