Euskal Etnopoloaren 5. mintegia abian da
EKE-k, ARI-CNRS Institutuak, eta "Euskal Etnopoloa" labelaren partaideek 2021eko azarotik 2022ko maiatzera bitartean, bost hitzorduz osatutako bosgarren mintegia antolatuko dute, urririk eta denei idekia dena.
Bosgarren urtea segidan egiten du EKE-k, ARI-UMR Passages Institutuarekin partaidetzan, antolatzen duela, "Etnopoloa" labelaren barne, mintzaldi ezberdinetaz osatu mintegi bat, egitasmo zientifiko eta kulturala galdekatzen duena.
Egitaraua
- 2021eko azaroaren 18a, osteguna 18:00, Baionako Euskal Museoa: Baztertzea eta jende baztertuak Ipar Euskal Herrian XIX. mendean, Peio Etcheverry, historia irakasle
- 2021eko abenduaren 16a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Euskal dantzari buruzko mintzaldia, Oier Araolaza, dantzari eta ikertzaile – Eusko Ikaskuntzarekin ko-antolatua
- 2022ko urtarrilaren 20a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Eleaniztasuna: lehen hizkuntza, herentzia-hizkuntza eta bigarren hizkuntza, Kryzzya Gomez, doktoregai Nantes-eko LLING Linguistika laborategian – IKER-ekin ko-antolatua (CNRS-eko UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa)
- 2022ko martxoaren 4a, ostirala, 18:00, Baionako Mediateka: Kultura eskubideei buruzko mahai ingurua – BILKETA eta Baionako Mediatekarekin ko-antolatua
- 2022ko maiatzaren 19a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Tanborinaren gizartea. Ipar Euskal Herriko dantzarako soinuaren historio sozial bat, Xabier Itçaina – Jean Haritschelhar katedrarekin ko-antolatua (Etxepare Institutua, Bordeaux Montaigne Unibertsitatea, IKER)
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Etnopoloa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)