Zer da etnopolo labela ?
"Etnopoloa – Etnologia alorreko ikerketa eta baliabide polo nazionala"-ren labela Kultura ministeritzak sortu zuen 1996an. Kultura ondare immaterialaren inguruko ikerketa, informazio eta kultura mailan bikaintasun politika bat daramaten kultura instituzioei emana zaio. Frantziar estadoan labelizazio hori eskuratu duen 9. egitura izan da Euskal kultur erakundea.
Label bat, partzuergo bat
2017ko urtarrilaren 12an, Frantziako kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak aurkeztu partaidetzari Etnopoloa labela eman dio, lau urteko iraupen batentzat (2017-2021).
Euskal etnopoloak ahozko lekukotasunetan oinarrituz gaurko jendarte garaikidearen bilakaerak aztertu nahi ditu.
Partaidetza horrek bilakaera bat izan du eta gaur egun Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak osatzen dute partzuergoa.
Labelaren hitzarmena berriz arraberritua izan zaio 4 urterendako 2023ko martxoan.
Euskal etnopoloaren 2023-2026ko proiektua Euskal kultur erakundearen egitasmo berriaren dinamikan kokatzen da osoki.
Bere ikerketa ardatzak hauek izanen dira:
- Ahozko ondare immateriala
- Ondarea eta sorkuntza
- Hizkuntzak eta jendarteak
- Kultura eskubideak
Gehiago jakin