Euskal Etnopoloaren 4. mintegia abian da
EKE, EHESS eta "Euskal Etnopoloa" labelaren partaideek 2021eko urtarriletik maiatzera bitartean, bost hitzorduz osatutako laugarren mintegia antolatuko dute, urririk eta denei idekia dena. Osasun egoeraren arabera, mintzaldiak on line edo presentzialean proposatuko dira.
Laugarren urtea segidan egiten du EKE-k, EHESS-ekin partaidetzan, antolatzen duela, "Etnopoloa" labelaren barne, mintzaldi ezberdinetaz osatu mintegi bat, egitasmo zientifiko eta kulturala galdezkatzen duena.
Egitaraua
- 2021eko urtarrilaren 21, osteguna, 18:00: Ondarea eta sorkuntza: begirada gurutzatu bat kontalaritzari, Leire Díaz de Gereñu Lasaga, doktore eta Hizkuntza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle (UPV/EHU)
- 2021eko otsailaren 18, osteguna, 18:00: Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoa, Eric Dicharry, antropologian doktore eta ikertzaile independente
- 2021eko martxoaren 18, osteguna, 18:00: Keinuen hizkuntzak: gizon-emazteen hizkuntza-gaitasunak hobeki ulertzeko aukera, Carlo Geraci, IJN ikerketa taldeko zuzendari, Jean Nicod Institutua (Ecole normale supérieure) – IKER-ekin ko-antolatua (CNRS-eko UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa)
- 2021eko apirilaren 15, osteguna, 19:00: Bonaparte printzearen euskal euskalkien ikerketa: lanketa zientifiko eztabaidaezina?, Kepa Altonaga, biologia irakasle (UPV/EHU) eta idazle – BILKETA eta Baionako Mediatekarekin ko-antolatua
- 2021eko maiatzaren 6a, osteguna, 18:00: Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian: bilakera baten historia, Maitane Ostolaza, irakasle Nanteseko Unibertsitatean eta Sabine Casenave, Euskal Museoko kontserbatzaile nagusi
Osasun egoeraren arabera, mintzaldiak on line edo presentzialean iraganen dira.
Aitzpea Leizaola-k eskainiko duen Oinetatik gogora: zapatagintzaren memoria bizia(raztea)z mintzaldiak osatuko du laugarren mintegi honen egitaraua (data zehaztu gabe da oraindik). Hitzordu hori 2019an, Hazparnen, Clarenza kultura zentroarekin partaidetzan abiatutako Zapat(h)ari ikerlari/artista egonaldi partekatu proiektuari lotua da.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Euskal Etnopoloako 4. mintegiaren egitaraua
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)