Paisaia eta lurraldetasuna Euskal Herrian: bilakaera baten historia
Herrialde orok badu bere paisaia, kultura eta bilakaera historikoaren ondorioz sortua. Euskal Herriari dagokionez, paisaiaren gaiak indarra hartzen du XIX. mende amaieratik aurrera. Bide batez, paisaia eta euskal nortasunaren arteko harreman estua ematen da. Maitane Ostolaza-k euskal paisaiarekin zerikusia duten diskurtso eta praktiketara hurbiltzea izango du helburu, lurraldetasunaren ikuspegitik abiatuz.
Maitane Ostolazaren aurkezpenaren ondotik, Sabine Cazenave-k, Euskal Museoko Kontserbatzaile nagusia, Euskal paisaiak margolarien eskutik (1850-1930) mintzaldia proposatuko du.
Mintzaldiak euskaraz eta frantsesez izanen dira, bat-bateko itzulpenarekin. Euskal Etnopoloaren 2020-2021eko mintegian sartzen dira eta Baionako Euskal Museoaren, Bordeaux Montaigne Unibertsitateak, Etxepare Institutoak eta IKER-ek kudeatu Jean Haritschelhar katedraren partaidetzarekin antolatuak dira.
Ikusiz egoera sanitarioa hitzaldiak bideokonferentziaz eskainiko dira, ZOOM aplikazioaren bidez.
Hitzordua segi daiteke esteka honetan klikatuz:
https://us02web.zoom.us/j/85671669782
- Aholkatzen dugu hitzaldia hasi baino 5 minutu lehenago konektatzea.
- Irakur ZOOM erabilpen-gida laburra bapateko itzulpenari dagokionez (PDF)
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Etnopoloa
- Euskal Etnopoloako 2020-2021eko mintegiaren egitaraua
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)