Euskal artistak Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan
Bordele ondoko Cenon herriko Le Rocher de Palmer kultur aretoak, euskal kulturari ateak berriz idekiko dizkio udazken honetan. Bi kontzertu eta argazki erakusketa bat – denak urririk – antolatuak izanen dira Aquitaine.eus mugazgaineko lankidetza programaren baitan.
2016an, Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa bat abiatu zuten. Honek, Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania Berrian. Ondorioz, urtero, euskal artista batzuk programatuak dira Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan.
2021eko egitaraua
- Urriaren 29a, 20:30 – Oreka TX eta gomitatuak eta Josetxo Goia-Aribe-ren kontzertuak
- Urriaren 29tik azaroaren 30era – Polo Garat-en Xiberotik argazki erakusketa
Xehetasunak
- Harremana: Le Rocher de Palmer – 05 56 74 80 00
- Aquitaine.eus programa
- Polo Garat-en elkarrizketa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)