Etnopoloak bere esperientzia partekatzen du topaketa zientifiko batzuen karietara

2021/12/03

Euskal Etnopoloarentzat urte bukaera kargatua izanen da. Heldu den abenduaren 16an Oier Araolazarekin iraganen den euskal dantzari buruzko mintzaldia antolatzeaz gain, Terexa Lekumberrik topaketa zientifiko ezberdinetan parte hartzen du ere. Horrela, Euskal kultur erakundeak kultura ondare immaterialari buruzko ikerketaren eta jakinduriaren aberastean parte hartzen du.

Etnopoloak bere esperientzia partekatzen du topaketa zientifiko batzuen karietara
Terexa Lekumberri © Marion Lastiri (EKE)

2021eko azaroaren 30ean, Terexa Lekumberrik (EKE-n ondare immaterialaz arduratzen den antropologoa) euskal Etnopoloak eraman bi esperientzia aurkeztu ditu (D’una lenga l’autra. Musika zeharkaldiak Zuberotik Limousinera [2018] eta Museoa Urtu [2021-2023]) Carcasonan iragan Frantziako Etnopoloen Topaketa kari. Zehazkiago, aurkezpen horiek, topaketa horren karietara antolatu lurraldetako etnologiari buruzko trukaketa egun baten barnean egin ditu. Topaketa zientifiko horietan erregularki parte hartuz, Euskal kultur erakundea Etnopoloen paisaian iraunkorki errotzen da eta denbora berean, eramaten dituen ekintzak ezagutarazten ditu. 

Bestalde, heldu den abenduaren 14an, lehen aldiz Terexa Lekumberri kanpoko mintzalari bezala arituko da, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Antropologia masterraren karietara. Horrela, Etnopoloaren gidaritza batzordearen kide den Aitzpea Leizaolak eskaturik, masterreko ikasleei Eleketa programa aurkeztuko die. 

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)