Etnopoloaren 2022ko udazkeneko ekitaldiak
EKE-k, ARI-CNRS Institutuak, eta "Euskal Etnopoloa" labelaren partaideek 2022ko udazkenean 3 hitzordu antolatu dituzte, horietariko bi etnopoloaren seigarren mintegiaren barne direlarik (2022-2023). Mintzaldiak urririk dira eta denei idekiak.
Seigarren urtea segidan egiten du EKE-k, ARI-CNRS erakundearekin (UMR Passages) partaidetzan, antolatzen duela, "Etnopoloa" labelaren barne, mintzaldi ezberdinetaz osatu mintegi bat, egitasmo zientifiko eta kulturala galdekatzen duena.
Horrez gain, Les Réveillées mintegi ibiltariaren bosgarren bilera ko-antolatzen parte hartu du, Baionako euskal museoarekin partaidetzan.
Udazkeneko egitaraua
Etnopoloaren seigarren mintegia
- 2022ko urriaren 20a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: Eleaniztasuna: lehen hizkuntza, herentzia-hizkuntza eta bigarren hizkuntza, Kryzzya Gomez, doktoregai Nantes-eko LLING Linguistika laborategian – IKER-ekin ko-antolatua (CNRS-eko UMR 5478, Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa) [GIBELATUA]
- 2022ko azaroaren 10a, osteguna, 18:00, Baionako Euskal Museoa: CNRS-ak euskal dantzaz eta musikaz egin inkesten aurkezpena (1947-1973), Marie Hirigoyen Bidart, herri musika eta kantu irakaslea da, baita herri musiken saileko koordinatzailea ere Iparraldeko Kontserbatorioan. Musikaria eta kantaria izateaz gain, musikologian doktoregotza bat egin du, Iparraldeko kantu monodikoan berezitua, - Iparraldeko Kontserbatorioa-rekin ko-antolatua.
Les Réveillées mintegi ibiltariaren 5.bilera
- 2022ko azaroaren 10a, osteguna, 14:15, Baionako Euskal Museoa: Les Réveillées mintegi ibiltariaren 5. bilera - Kultura ministeritzak antolaturik, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin, Baionako euskal museoarekin partaidetzan.
Xehetasunak
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 8
- Etnopoloa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)