"Eleketa" ahozko oroimenari buruzko erakusketa Donibane Lohizunen

2021/08/16

Euskal kultur erakundeak, gure ahozko oroimenaren altxorrak agerian eman nahi dituen multimedia erakusketa ibiltari berria Donibane Lohizuneko Ducontenia Etxean aurkeztuko du 2021eko irailaren 12tik urriaren 10a arte. "Eleketa, ahozko oroimenak" du izena eta 2007an abiatu izen bereko memoriaren bilketa programan oinarritzen da. Donibane Lohizunen, herrian berean bai eta inguruko herrietan bildutako lekukotasun zatiak baloratuko ditu, beste artxibo eta bideo-sorkuntzen laguntzaz.

"Eleketa" ahozko oroimenari buruzko erakusketa Donibane Lohizunen
Sorkuntza grafikoa © Guénolé Le Gal

2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da, urtero hogeita hamar bat lekukotasun bilduz.

EKE-k Eleketa fondoaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia erakusketa xede honekin sortua izan da: lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.

2021eko irailaren 12tik urriaren 10era, Ducontenia Etxean, Donibane Lohizuneko lurraldeko 78 bat lekukok (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) beren bizipenak eta oroimenak aipatzen dizkigute, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak izanen direla erakusketan. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahalko dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Bestalde, horien denen osagarri, lurraldeko lekukoek utzitako zonbeit irudi eta objektu erakutsiak izanen dira ere.

Erakusketa Donibane Lohizuneko Ducontenia gelan © EKE
Erakusketa Donibane Lohizuneko Ducontenia gelan © EKE

Partikularrak eta ikerlariak bezala, tokiko irrati eta telebistak ere ari izan dira eta ari dira oraino Euskal Herriko memoriaren biltzen. Maite Barnetchek (1941-1986) hanbat erreportai egin zituen, telebista publikoak "Euskal Herria orai eta gero" lema pean zabaldu zituenak 1971-1986 arte hortan. Horietarik batzuk ikusten ahalko dira Donibane Lohizunen, denak lurraldean filmatuak.

Sortzaileei ere erakusketan parte harte hartzeko parada eman die ere Euskal kultur erakundeak. Lur Olaizola (Donostia, 1988) eta Oskar Alegria (Iruñea, 1973) filmegileei ahozko memoriaren gaia esploratzea eskatu zaie. Bakoitzak bere gogoeta eta irakurketa pertsonalak eskainiko dizkio bisitariari aurkeztutako lanen bitartez (Gipuzkoako diputazioak laguntza ekarri dio Lur Olaizolaren egitasmoari).

 

"Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketak ipar Euskal Herriko beste lurraldeetan ibili behar luke ondoko hilabeteetan, beti ere tokian tokiko testuinguruari egokituz, han eta hemen bildu lekukotasunak baloratuz. 2021eko azaroaren 6tik abenduaren 4ra Donibane Garazin erakutsia izanen da adibidez.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)