Erleketa

Egilea: Oskar Alegria. "Eleketa, ahozko memoriak" erakusketarendako egindako filma - 2020 (11 min.)

Erleketa © Oskar Alegria
Erleketa © Oskar Alegria
Erleketa da hitzak sortu aitzin existitzen zen mundura bidaia bat. Hitzak letrazkoak ez ziren garaian, paisaiaren musikan zaunkak, orroak, uluak eta txioak nagusitzen ziren.

Gure soinuak barne. Itsasoak, mendiak eta haizeak mintzaira zuten eta guk haien oihartzuna. Gure azken hitzen eramaileak erleak izan dira.

Izan dira, diogu. Egun gure ixiltasunaren zaindariak dira.

Erleketa © Oskar Alegria
Erleketa © Oskar Alegria