EKE-k eta CCN Malandain Ballet Biarritz-ek 5. Euskal hitzorduak aurkezten dituzte
Rendez-vous basque – Euskal hitzorduak, EKE-k eta Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionalak urte anitzetan eraman duten partaidetzaren emaitza da. Bosgarren edizioa 2021eko azaroaren 11tik 14ra iraganen da.
Euskal dantzaren hedapenaren zerbitzuko den aspaldiko lankidetza bati esker, Euskal kultur erakundeak eta Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentro Nazionalak Rendez-vous basque – Euskal hitzorduak-en bosgarren edizioa antolatuko dute azaroan. Honek, artistak eta estetikak uztartzen jarraitu segituko du, ondoko xedeekin: euskal sorkuntza koreografikoa sustatzea eta babestea; euskal dantzarentzat erakusleiho izatea; Iparraldeko eta Hegoaldeko, kostaldeko edo barnekaldeko, estilo klasikoko eta garaikideko taldeen eta konpainien arteko topaketak sustatzea; eta ikusleak euskal sorkuntzaren inguruan sentsibilizatzea.
Hala nola, Rendez-vous basque – Euskal hitzorduak #5 honek, Bilaka Konpainiaren Saioak sorkuntza errezibituko du azaroaren 11n, Kukai-ren Hnuy Illa azaroaren 14an, bai eta egun berean, Maritzuli Konpainiak Miarritzeko karriketan zehar eginen duen ibilaldia.
Bestalde, lehen aldikotz hitzordu horren historian, ikasleei zuzendutako saioak antolatuak izanen dira. Ikuskizun bakoitza konpainiako dantzarien eta ikasleen arteko galdera-erantzun elkarrizketa batekin bukatuko da.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)