Euskal kultur erakundeko kidea

E-posta
Emaila igorri
Webgunea
Ikusi webgunea
Sare sozialak

Malandain Ballet Biarritz

Malandain Ballet Biarritz 1998an sortu zen Biarritzen, Kultur Ministeritzaren eta Biarritzeko hiriaren ekimenez eta Akitania Berria eskualdearen eta Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren laguntzarekin. Frantzian diren hemeretzi Koreografia Zentro Nazionaletako bat da. Berezitasun bat dauka: teknika klasikoan trebatutako hogeita bi dantzari iraunkorrek osatzen dute, gaurkotasuna duten Thierry Malandainen koreografiak ematen dituztenak.

Gaur egun, Europako konpainia ikusienen artean da, denboraldi bakoitzean 100.000 ikusle bilduz eta urtean 95 emanaldi inguru emanez.

Koreografia Zentro Nazionala izanez, lan handia darama publikoa dantzarekiko sentsibilizatzeko eta artistak nahiz konpainiak laguntzeko, hala nola "Inicio Studio" dispositiboari esker.

Malandain Ballet Biarritz

Erlazionatutako datuak