Euskal kultur erakundea "Maitaldia" dantza festibalaren partaide

2022/07/15

Maitaldia dantza festibalaren 2022ko edizioa irailaren 8tik 18ra ospatuko da Biarritzen eta Euskal Herriko herri anitzetan. Aurten, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, jaialdiaren antolatzailea den Malandain Ballet Biarritz Koreografia Zentroak, tokiko artistei toki handia eman nahi izan die.

Euskal kultur erakundea "Maitaldia" dantza festibalaren partaide

Bestalde, festibal honek kulturarteko hitzordu berri batzuk estreinatuko ditu ere.

Lehena « Karibea- Euskal Herria / Artistak lurraldeetan » izeneko focus bat izanen da, datorren irailaren 10etik 13a arte iraganen dena, Euskal kultur erakundearen, Frantziako Dantzaren Zentro Nazionalaren eta Kultura nahiz Itsasoz haraindiko departamendu eta lurraldeetako Ministeritzen partaidetzarekin.

4 egunez, topaketa profesionalak, ikusgarriak, eszena irekiak, erakusketak eta dokumentalak proposatuak izanen dira, diagnostikoak, gaitasunak, proiektuak eta gomendioak trukatu eta partekatzeko «Euskal eta Kreole errepertorioak zaindu eta bultzatu, gaur egungo erronkak eta problematikak» gai amankomunaren inguruan, bai eta sorkuntza, transmizioa, ikerketa eta mugikortasuna gogoeta ardatzen inguruan.
Aitzinekoak bezala, edizio hau munduei, partekatzeei eta aurkikuntzei irekia izanen da!

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)