EKE, Maitaldia festibalaren partaide lehen aldikotz
2021eko Maitaldia festibala, irailaren 10etik 19ra iraganen da Miarritzen eta lehen aldikotz barnekaldean. Malandain Ballet Biarritz koreografia zentroa, antolatzaileak, Euskal Herriko dantzarier leku berezi bat nahi izan du eman, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.
Miarritzeko Maitaldia, nazio arteko dantza festibalak, leku berezia eman nahi izan du aurten lurraldeko dinamikari. Hala nola, Euskal Herriko hamar konpainia ikusten ahalko dira oholtzetan eta plazetan. Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, Maitaldia festibalaren hogeita hamekagarren edizio honek, EliralE Konpainiaren O! sorkuntza errezibituko du irailaren 13, 14, 15 eta 16an, Bilaka-ren Saioak irailaren 17an, edo Maritzuli Konpainiaren "Gauargi - La lanterne de la nuit" erakusketa.
Ikusgarrietarik aparte, mintzaldi bat ere izanen da, "Jauzi eta braleak Euskal dantzan eta Pizkunde garaian", irailaren 13an, 16.00etan, Maritzuli Konpainiaren egoitzan.
Eta azkenik, lehen aldikotz aurten, Frantziako konpainia batek bere pieza aurkeztuko du Miarritze hiritik kanpo. Centre Chorégraphique National de Nantes – Ambra Senatore et Marc Lacourt – Konpaniak, Il nous faudrait un secrétaire ikusgarria, Senperen (14/09), Donapaleun (17/09) eta Maulen (18/09) aurkeztuko du. Aukera izango da lurralde horietako dantzari eta artistekin topaketak antolatzeko.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)