Euskal kultur erakundeko 2022. urterako partaidetza eskaera txostenak
Beren urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek 2022. urteko kultura egitasmoaren barnean kokatuko diren partaidetza eskaera txostenak mailez eskuratu dituzte. Eskaerak 2021eko azaroaren 14a aitzin itzuli beharko dira.
Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten EKE-ko elkarte-kideek proiektu deialdi honetan parte har dezaketela. Bakarrik ongi beteak eta epeetan itzuliak izanen diren txostenak aztertuak izanen dira (azken epea: 2021eko azaroaren 14a).
Egitasmoak hobeki aurkezteko posible da Euskal kultur erakundeko teknikari batekin hitzordua hartzea.
Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarte-kideei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du "Aktibitate proiektutik behin-behineko aurrekontura" gaiaren inguruan. 2021eko urriaren 19an iraganen da, astearte arratseko 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Gaualdi honen bidez, elkarte-kideek behin-behineko aurrekontuaren idazketa fasean laguntza ukanen dute.
Xehetasunak
- EKE-ren elkarte-kideei zuzendutako egitasmo deialdia
- Harremana: Elixabet Mortalena - elix@eke.eus / 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)