EKE-k behin-behineko aurrekontua prestatzeko laguntza eskaintzen du 2022ko dirulaguntzarako deialdiaren abiatzearen karietara
Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkarte-kideei zuzendu informazio gaualdi bat antolatzen du "Aktibitate proiektutik behin-behineko aurrekontura" gaiaren inguruan. 2021eko urriaren 19an iraganen da, astearte arratseko 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan. Izen emateak zabalik dira eta parte hartzea urririk da.
Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, EKE-k informazio gaualdiak antolatzen ditu urtero. Besteak beste DLA-ren (Tokiko Jarraipen Dispositiboa) partaidetzarekin antolatu informazio programari esker, Euskal kultur erakundeko kide diren elkarteek beren eguneroko beharrei egokitu jarraipen saioak segitzeko parada badute.
Bestalde, urtero, urrian, EKE-k ondoko urterako partaidetza eskaera txostena helarazten die urtesaria ordaindu duten elkarte-kideei. Nahi duten elkarteek azaro erditsu arte dute (egun zehatza txostenean zehaztua da) txosten osatua helarazteko.
Halaber, Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen "Profession Sport et Loisirs 64" egiturarekin antolatua izanen den urteko azken informazio gaualdiak behin-behineko aurrekontua aipatuko du. 2021eko urriaren 19an iraganen da, astearte arratseko 18:00etan, Uztaritzeko Lapurdi gelan. EKE-ko dirulaguntzarako deialdiaren abiatzearen karietara eginen da eta gaualdi honen bidez, elkarte-kideek behin-behineko aurrekontuaren idazketa fase horretan laguntza ukanen dute.
Edozein momentutan elkarteak bere diru egoera zertan duen jakitea beharrezkoa da. Egitura batean, behin-behineko aurrekontua tresna baliagarria da. Betebehar administratiboez gain (adb. diru laguntzaren eskaera), behin-behineko aurrekontuaren idazteak gogoeta momentu bat izan behar du, gibeltasuna hartzeko parada bat, izan dadin egituraren aktibitate ezberdinetaz edo orokorkiago, bere ondoko egoeraz.
Gastuekin hasi behar ote da? Diru sartzeekin? Borondate oneko lana nola baloratu behar da? Inportanteena proiektuak eta errealitatea parez-pare jartzea da, eta horretarako metodoz aritu behar da.
Parte hartu nahi dutenek 2021eko urriaren 17a arte dute EKE-ri izena emateko.
Xehetasunak
- Izen emateak eta argibideak: Maia Etchandy (EKE) - maia.etchandy@eke.eus / 05 59 93 38 72
- Elkarte-kideen jarraitzeko programa
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)