Covid-19aren eraginak kultur alorrean: EKE-k bere elkarte-kideak kontsultatzen ditu

2020/05/18

Osasun krisiak kultur alorrean izan ditzakeen eraginak hobeki ulertzeko eta erantzun egokiak ematen entseatzeko, Euskal kultur erakundea bere elkarte-kideei egin inkesta baten erantzunak biltzen ari da.

Covid-19aren eraginak kultur alorrean: EKE-k bere elkarte-kideak kontsultatzen ditu

Sorkuntza artistikoa eta kulturaren praktika eta eskuragarritasuna laguntzen dituzten ekintza ezberdinak balorizatu eta sostengatzeko asmoz, sortzetik beretik, EKE-k ikusgarrigintzan, literaturan, ondare immaterialean, eta arte bisualen alorrean ari diren Ipar Euskal Herriko kultur elkarteak sostengatzen ditu. Horrela, urtero, EKE-k ehun bat elkarte ezberdin laguntzen ditu beren proiektuak gauzatzen.

Badakigu koronabirusaren osasun krisia honek kultura eta arte alorrean jadanik eragin handiak dituela eta geroan ere ukanen dituela. Ondorioz, apiril hondarrean, EKE-k inkesta bat abiatu du, 2020an proiektu bat duten elkarte-kideei buruz zuzendua dena.

Jadanik elkarte anitzek erantzun dute eta arrapostu horiei esker, errexago neurtzen ahalko ditugu krisiak egitasmoen garapenari buruz ukanen dituen eraginak eta ondorioz, heldu diren egunetan, agertzen diren zailtasunei eta beharrei ahalik eta erantzun egokienak ematen entseatuko gara.

Xehetasunak

  • Harremana: Maitane Hernandez (EKE) – m.hernandez@eke.eus / 05 59 93 38 72
  • Kultura elkarteen sostengatzea: EKE-ren kultura proiektuaren zazpi norabide estrategikoetako bat

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)