Covid-19aren eraginak kultur alorrean: EKE-k elkarte-kideei egin inkestaren lehen joerak
Osasun krisiak euskal kultur alorrean izan ditzakeen ondorioak identifikatzeko, Euskal kultur erakundeak bere elkarte-kideei inkesta bat egin die 2020ko apirila eta maiatza bitartean. 90 erantzun ingururekin, kontsultak egoeraren lehen azterketa egiteko bidea eman dio.
Badakigu koronabirusaren osasun krisia honek kultura eta arte alorrean jadanik eragin handiak dituela eta geroan ere ukanen dituela. Ondorioz, apiril hondarrean, Euskal kultur erakundeak inkesta bat abiatu du, 2020an proiektu bat duten elkarte-kideei buruz zuzendua dena.
Galdesorta horren galderak bereziki elkartearen egoeraren, pertsona eta diru baliabideen, proiektuen egoeraren, diru beharren azterketaren eta jadanik egin gastu batzuen bilanaren ingurukoak ziren.
Bestalde, lantaldeak elkarteak telefonoz deitu ditu, berme morala ekartzeko eta krisia egoera horretan zituzten kezken eta arazoen entzuteko.
89 erantzun ukan ditugu eta goizegi bada ere izurrite honek euskal kulturarentzat ukanen dituen eraginen aztertzeko, gutienez jadanik lehen ondorio zenbait agertzen dira:
- ondorioak egutegian;
- diruzaintza ahula, bereziki langileak dituzten elkarteentzat;
- irailean berriz hasteak sortzen dituen kezkak eta zalantzak.
Xehetasunak
- Harremana: Maitane Hernandez (EKE) – m.hernandez@eke.eus / 05 59 93 38 72
- Inkestaren lehen joerak (PDF)
- Kultura elkarteen sostengatzea: EKE-ren kultura proiektuaren zazpi norabide estrategikoetako bat
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)