Ibilki 2019: oraino lau antzezlan ikusteko parada
Seigarren urtez segidan, Ibilki programaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen du Ipar Euskal Herrian. Datozen asteetan, 2019ko programa osatzen duten hamar antzezlanetik, lau antzezlan ikusteko parada izanen da.
Egitaraua
- 2019ko urriaren 7a, 14:30, La Perle gela (Hiriburu): Behin bazen internet, 13R3P – Itzuli konpainia
- 2019ko urriaren 8a, 14:30, Michel Portal antzokia (Baiona): Ghero, Tartean teatroa
- 2019ko urriaren 13a, 16:00, Bidarteko plaza: Bidea, Jour de fête compagnie
- 2019ko urriaren 15etik 19ra, Quintaou antzokia (Angelu): Zaldi urdina, Artedrama – Dejabu Panpin Laborategia – Axut !
- 2019ko abenduaren 13a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Zaldi urdina, Artedrama – Dejabu Panpin Laborategia – Axut !
EKEk animatzen duen Ibilki dispositiboaren karietara biltzen den sare aktiboa, euskarazko antzerkiaren alde engaiatzen da. Egitaraua elkarrekin egiten da, bakoitzaren ahalak eta gaitasunak elkartuz, euskal antzerkiaren bizitasuna, kalitatea eta aniztasuna ahalik eta publiko zabalenari ezagutarazteko asmoz.
Xehetasunak
- Ibilki 2019 - Egitarau osoa (PDF)
- Ibilki dispositiboa
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)