Euskal dantza Maurice Ravel kontserbatorioan
Euskal Kultur Erakundeak eta Maurice Ravel Kontserbatorioak izenpetutako hitzarmenaren karietara, IDB dantzari federazioarekin partaidetzan, Jon Iruretagoyena erakasleak euskal dantza formazio bat eskaintzen du Hendaian. Euskal kultura kontserbatorioan indartzeko beste urrats bat.
2013ko irail erditsutan hasi ziren koreografoaren kurtsoak. Astero bilduko da zazpi-zortziko talde batekin (10 urte inguruko ikasleak), ikasturte osoan, eta espero du urtero klase bat gehituz joatea.
Horrelako ekimenen bitartez partaideen asmoa Maurice Ravel kontserbatorioak proposatzen duen euskal adierazpen artistikoen inguruko formakuntza eskaintza sendotzea da.
Bide beretik doa kontserbatorioak Euskal kultur erakundearekin eta Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin antolatu nahi duen euskal kulturaren inguruko gogoeta eguna, 2014ko martxoaren 8an, Hendaian. 2013ko otsailean EKE-rekin prestatutako topaketen lehen edizioaren segida izango da. Dantzaren eta musikaren arteko harremanak aztertuko dira bereziki egun hortan, musikari, dantzari eta kultur eragile desberdinen ekarpenen bidez.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)