Durangoko azoka, Iparraldeko argitxaletxeen ekoizpenen erakusleiho
Durangoko azokaren 48. edizioa 2013ko abenduaren 5etik 8ra iraganen da. Aurten ere Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko argitaletxeak lagunduko ditu beren berritasunak hobeki agerian emanak izan daitezen bai erakusmaihaietan bai animazio eta kontzertu desberdinen bidez.
Azpimarratzekoa da Iparraldeko argitaletxeek 2013an atera edo banatu dituzten euskarazko berritasunen bilduma egiten duen katalogoa osatu duela EKE-k bere webgunean.
Iparraldeko bost argitaletxe atxemanen dira bildurik Durangon: Agorila, Ikas, Gatuzain, Maiatz, eta ZTK elkartea (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da). Bestalde Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak bere egutegiak salduko ditu ere bertan ukanen duen erakusmahaian.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)