Euskal Herriari buruzko MuCEM museoko artxiboak kontsultagarri
1947-1984 urteen artean Euskal Herrian bildutako MuCEM (lehengo MNATP) museoko ahozko artxiboak, Pirineo-Atlantikoetako artxibo zerbitzuaren bidez hedatuak dira. Baionako eta Paueko artxibategietako ikerketa geletan entzungai dira oraindanik, eta haien errepertorio numerikoa sarean da. Euskal kultur erakundeak fondo honen tratamendu intelektuala eta eskubideen jabegoaren bilaketa egin ditu.
Fondo hau 43 orduko grabaketaz osatua da eta hamazazpi inkesta ethnomusikologoetan banatua da. MuCEM (lehengoMNATP) museoko euskal artxiboekin, Pirineo-Atlantikoetako artxibo zerbitzuak euskarri soinudunean dagoen lehen fondoa du. Ondoko egunetan, besteak beste, Euskal Herriko memorio kolektiboaren Eleketa bilketa ikus-entzunezkoaz aberastuko da. Euskal kultur erakundeak 2007 hasitako bilketa, 2009tik departamenduarekin partaidetzan eginik dagoena.
Xehetasunak
- MuCEM (ex-MNATP)-eko ahozko artxiboak
- Soinu eta bideo artxibo zaharren tratamendu programa
- Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren Artxibotegia
- Harremana: Maite Deliart (EKE) - maite.deliart@eke.eus / 05 59 93 38 70
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)