Xake Produkzioak "Lur"
- Egilea: Kepa Errasti
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Antzezleak: Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti eta Kepa Errasti
- Argiztapena: David Alcorta
- Musika: Pascal Gaigne
- Iraupena: 55’
- Denentzat 7 urtez goiti
Julian jostailu denda zahar baten jabea da. Egun gutti falta dira Ane, bere bilobak, zortzi urte betetzeko eta opari berezi bat prestatzen ari zaio, berarentzat propio egindako panpina. Ane eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera desioak betetzen dituen izar magikoaren bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak, Ane eta Jonen, bere aitaren arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian, Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane, mutila da.
Irudimen biziko antzezlan honek transexualitatearen gaia aipatzen du adimen handiarekin, lau aktore bikainekin.
Xehetasunak
- EKE-k kudeatzen duen Ibilki programa kari antolatua eta Mai du Théâtre festibalaren barnean
- Kontaktua: 05 59 48 30 49
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)